Jarri gurekin harremanetan

DAIFUKUK lidergotza errepikatu du
DAIFUKUK lidergotza errepikatu du
DAIFUKUK lidergotza errepikatu du

2018-01-15

DAIFUKU, MUNDU MAILAN LIDERRA

DAIFUKUk, ULMA Handling Systemsen aliatu estrategikoak, lehenengo postua lortu du berriro ere mundu mailako Handling Materialeko ekoizleen arteko top 20an.

MMHk (Modern Material Handling) ezagutarazitako datuen arabera, berriro ere, DAIFUKU enpresa japoniarra Handling Materialaren industriako buru da, aurreko urteko fakturazioa gaindituz. Emaitza honen ispilu da baita ere ULMA Handling Systems-ek, merkatu nazionalean zein nazioartekoan lortutako kaptazio historikoa.

Aliantzen iraunkortasuna eta sendotzea hainbat osagairen batura da: lana, ilusioa, konfiantza, lankidetza, berrikuntza, gardentasuna, zerbitzuaren kalitatea ...Gakoa faktore horietako bakoitza eta horien arteko konbinazioak kudeatzeko dosia zehaztean datza. ULMA-DAIFUKU ekuazioaren emaitza arrakastatsua, 30 urte baino gehiagotan, konfiantza eta berrikuntzako dosi handiak markatuta dago.

Aliantza sendo honi esker, ULMAk eta DAIFUKUk baliabide, ezagutza, erronka eta ilusio berriak partekatzen jarraitzen dute.