Jarri gurekin harremanetan

U-MIND Unibertsoa
U-MIND Unibertsoa
U-MIND Unibertsoa

2019-01-24

U-MIND Universe, konpromiso maximoa bezeroen arrakastarekin

ULMA Handling Systemsek U-MIND Universe ekosistema aurkeztu du, suite logistiko berria. Bere desberdintzapen elementua daukan funtzionalitatea da.

Software logistikoko suitea da, abangoardiako teknologia integratzen duena hodeian dituen funtzionalitateekin bateratuta. Horrela, eragiketa-informazioarekin eta instalazioaren bizitza zikloko informazioarekin lan egiten da, oro har.

U-MIND Universek erreminta desberdinak txertatzen ditu, bakoitza helburu batean ardazteko. Unibertso hau elementu hauek osatzen dute: U-MIND WMS, instalazio automatikoei inteligentzia guztia ematen dion SGA; U-MIND Sentinel, nahi ez ditugun egoerak kontrolatu ahal izateko instalazioak zaintzen dituen agentea, U-MIND Instant Watcher, urruneko ikuspenerako erreminta, gure teknikoek eta bezeroaren taldeak batera lan egitea eta elkarren artean aritzea erraztuko duena, eta, U-MIND EAM, instalazioen mantentze-lana egoki kudeatzeko beharrezko erreminta.

U-MIND ULMA Handling Systemsen instalazio automatikoetako zati pentsalaria garatzeko helburuarekin jaio da. Operazio logistikoen efizientzia maximizatu ahal izateko. Egun eta etorkizunean hartu beharreko erabakiak hartzea erraztu eta azkar eta modu eraginkorrean jarduteko.

Zentzu horretan, Eñaut Sarriegik, ULMA Handling Systems Serviceseko zuzendariak honakoa azpimarratzen du: “U-MIND Universeren definizioa eta inplementazioa prozesu luzea eta bizia izan da, baina merezi izan du. Gure instalazioen balio erantsiak lotura gero eta handiago du ukiezinarekin eta softwarea horren adibide garbia da. Erreminta hauei esker operazioak ondo funtzionatuko du eta, horrez gain, gure zerbitzua oraindik ere efizienteagoa izaten lagunduko digu. U-MIND ez da softwarea bakarrik, ULMA Handling Systemsen eskaintza da bezeroek instalazioetako balioa maximizatzeko”.

U-MIND etorkizuneko apustua da eta ULMAren konpromiso handiena bezeroen arrakastarekin. Izenak ondo definitzen duen bezala, burmuina da, adimena, automatizatutako barne logistikako sistemen efizientzia maximora eramateko aukera eskaintzen duen sistemen adimena. ULMAk bermatzen dituen konfiantzatik, gertutasunetik eta esperientziatik.