A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa


                                 Jarri gurekin harremanetan

Jarri gurekin harremanetan

ENTREPINARES

ULMA Handling Systemsek Quesos Entrepinares enpresarentzat sistema automatiko bat garatu du gazten trazabilitatea kudeatzeko; produkziotik azken kontsumitzaileraino. Sistemak gaztak lehortu eta ontzeko prozesu guztia barnean hartzen du. Entrepinares Mercadonaren barne hornitzailea da. Urtean 45 milioi kilo gazta ekoizten ditu eta 90 erreferentzia ditu

Beharra

Gazta ondu eta lehortzeko prozesua optimizatzea izan da enpresak proiektu honi ekiteko arrazoi nagusia. Optimizazioa automatizazioaren eskutik heldu da, historikoki modu konbentzionalean egin diren prozesuak automatizatuta; adibidez: buelta emateko prozesua, pintatzea edo trazabilitatea kudeatzea.

Proposatutako soluzioa

ULMAk Entrepinaresentzat egindako lehen automatizazio proiektua ontze prozesuan zentratzen da. Proiektuaren bihotzean AGV sistema dago, aldi berean 2 palet garraiatzeko diseinatua. Sarrerako gunetik hasi, ekoizpenetik, eta ontze, mozte eta ontziratze prozesuak eta bidaltze gunea lotzen dituena.

Buelta emateko prozesua da ULMAk garatu duen beste fase bat. Gaztei buelta automatikoki emateko sistema garatu du bertan, nazioarteko patentea duena. Buelta emateko unea memento gakoa da gazten ontze prozesuan. Ontzea hobeto homogeneizatzea ahalbidetzen du, eta beraz, elikagaiaren kalitatea nabarmen hobetzen da.

Ontze fasea amaitzean, ULMAko sistemei esker gaztak automatikoki despaletizatu eta askatzen dira. Ondoren moztu eta ontziratzeko fasera bideratzen dira.

Gaztak kontsumitzeko prest daudenean, automatikoki paletizatu eta biltegiratzen dira 2 gela hotzetan. Biltegiratze automatikoko sistemak garabi pilatzaile satelite bat dauka, biltegiratze bolumena ahalik eta ondoen aprobetxatu eta lan denborak murrizten dituena.

Prozesu logistiko guztia ULMAren Biltegia Kudeatzeko Sistemarekin (SGA) kudeatzen da.

Lehortze prozesua automatizatzea izango da ULMAk garraio eta biltegiratze automatikoko sistema garatuko duen proiektu berria. Sistema hau garabi pilatzaileek kudeatuko dute eta egunean 1.000 mugimendu egingo diren buelta emateko fasearekin lotuta egongo da. Lehortze prozesuak tenperatura 10ºCtan eta hezetasuna %80an mantentzea eskatzen du.

 

Emaitza

Proiektu hau garatu delako Entrepinaresek sistema logistiko guztia automatizatu du; gaztak ekoizpenetik irteten direnetik azken kontsumitzaileraino. Une oro elikagaien trazabilitatearen kontrol zehatza mantenduz. Era berean, automatizazioari esker Merkadonari eskaintzen dion zerbitzu eta produktuaren kalitatea hobetu ditu, prozesu logistikoak optimizatuz eta zerbitzuaren malgutasuna hobetuz.

Paletizazio automatikoa AGV Automated Guided Vehicle Gaztaien biratzailea Entrepinares instalazioa

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa
close overlay