Davasa taldeak ULMAren SGA aukeratu du bere zentro logistikoetarako
Beharra
ULMAren Biltegia Kudeatzeko Sistema Murtziako instalazioetan ezartzean lortutako arrakastaren ondoren, Davasa taldeak ULMAn agertu du konfiantza berriro, bere SGA Palma, Bilbo, Sevilla eta Valentziako banaketa-zentroetan ezartzeko.
Proposatutako soluzioa
Horniduren plangintzan nahiz biltegien kudeaketan teknika berritzaileak erabiltzen direnez, Davasa taldeak bere prozesuak etengabe hobetzea lortu du, bezeroen gogobetetasuna lortzeko helburuarekin.
Emaitza
ULMAren Biltegia Kudeatzeko Sistemak abantaila kualitatibo bat du ikuspegi teknologikotik: weberako plataforma bat. Horrela, Davasako edozein profesionalek kontrola ditzake bere biltegien mugimenduak, Interneteko arakatzaile batekin bakarrik eta edozein tokitatik.
Hitz egin gurekin
Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?
Eskatu informazioa