Trazabilitate integraleko sistema bere fabrikazio- eta banaketa-prozesu guztiak hobeto kontrolatzeko
Trazabilitate sistemak oso modu positiboan aldatu du lan egiteko modua, bai aerosolen fabrikazioan bai haien egokitzapenean.
Beharra
ULMAk GSKn ezarritako IK TRACE sistemak, konpainia farmazeutikoak ekoizpen-lerroetatik ateratzen diren erretiluen eta haien edukien trazabilitatea bermatzeko beharrari erantzuten dio.
Proposatutako soluzioa
Sistemaren funtzionaltasun nagusia erretiluen kontrol-informazioa (erretiluaren egoera, garbiketa-egoera, uneko erabilera-ziklo eta lote kopurua) eta trazabilitate-informazioa (gero txostenak sortzeko) biltegiratzen duela da.
Halaber, IK Tracek Datamatrix kode baten bidez identifikatzen ditu erretiluak, eta bakoitzari fabrikaren kudeaketa-sistematik jasotako informazioa esleitzen dio. Horietan, lotearen xehetasunak, produktuaren deskribapena, kodea, fabrikazio-data, iraungitze-data, unitate kopurua, neurri-unitatea, erretiluak lotearen barruan duen sekuentzia-zenbakia eta fabrikazioko PO zenbakia jasotzen dira.
GSK enpresako Luis Garcíak azaldu duenez, sistema ezartzeko prozesuak ohikoa baino luzeagoa den proba- eta baliozkotze-prozesua eskatu zuen, aplikazio horrek fabrikazio-prozesuak behar zituelako. Hala ere, proiektu horri ekiteko erabakia merezi izan zuen, izan ere, “oso modu positiboan aldatu du lan egiteko modua, bai aerosolen fabrikazioan bai haien egokitzapenean“, adierazi du.
Emaitza
IK Trace trazabilitate-sistema ezartzeak abantaila nabarmenak eman dizkio GSKri, Luis Garcíak adierazi duenez. “Batetik, sistemak, garbitzeko eraman behar diren erretiluak automatikoki baztertzeko aukera ematen du. Bestetik, fabrikazio-prozesua hobetu du, lotearen informazioa erretilu bakoitzarekin lotzen duelako. Horrela, zenbait produktutan inprimaketa kentzea eta etiketak ez aplikatzea lortu dugu“.
IK Trace “plataforma ona da trazabilitate-aplikazio berriak txertatzeko edo ekoizpena hobetzeko“, GSK enpresako zuzendariaren arabera.
Hitz egin gurekin
Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?
Eskatu informazioa