Jarri gurekin harremanetan

Mini Load
Mini Load
Mini Load Mini Load - Eskabideak eta stocka prestatzeko sistemak Mini Load - Abiadaura eta fidagarritasuna Mini Load - Hainbat Mini Load sistema

Mini Load sistemek eskabideak prestatzeko prozesuen eraginkortasuna handitzeko aukera ematen dute

Pickingerako eta unitateak eta kutxak biltegiratzeko diseinatuta dago

Mini Load sistemek altueran automatikoki biltegiratzeko aukera ematen dute, zama arinak manipulatzeko den robot transelebadorearen bidez. Hainbat Mini Load sistema ditugu, pisuaren arabera bereizita, eta gehienez, 300 kg jasan ditzakete.

Sistema hauek, funtsezkoak diren bi beharrei erantzuteko erabiltzen dira (banaka edo batera): Eskabideak eta stocka prestatzeko sistemak.

Gure sistemek karga-unitate desberdinak manipulatzeko eta ateratzeko soluzio desberdinak erabiltzeko aukera ematen dute, produktuen dentsitateak eta morfologiak, erreferentzia-zenbakiak, prestatzeko beharrak eta bestelakoak kontuan hartuz eta balio erantsi txikiko lanak kentzen dira.

ONURAK

  • Aluminiozko egitura, arina eta kontsumo txikiagoa
  • Energia berritzeko sistema
  • Masta bikoitza
  • Apalean non dagoen aurkitzen du
  • Azeleratzeko eta galgatzeko kurbak, teknika aurreratuekin
  • Abiadura
  • Fidagarritasuna
  • Biltegiratze trinkoa
  • Isila
  • Ez da paperik erabiltzen
  • Laneko ergonomia hobetzen da, pickingaren garaiera egokia delako
  • Laneko segurtasuna

Gure produktuei buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, jar zaitez gurekin kontaktuan.