E.Leclerc Taldeko SCANORMANDE Hauts de Glos guneko (Frantzia) lantegi berria inauguratu zuen pasa den ekainak 22an, ULMA Handling Systemsek garatu duena

Enpresak, azken kontsumitzailearentzako txikizkako salmentan Frantziako liderra eta barruko logistikaren automatizazioan aitzindaria, ULMAren aldeko apustua egin zuen bere biltegi automatiko berria martxan jartzeko.
Hitzordura ULMA Handling Systemseko hainbat ordezkari joan ziren, eta Daifuku Europa eta Japonia ere izan ziren.
“Oso hitzordu garrantzitsua da guretzat, instalazio hau ULMA osatzen dugunon lan handiaren eta inplikazio handiaren emaitza baita. Instalazioak arrakastaz funtzionatzen duela eta gure bezeroak, SCA Normande, harrotasunez erakusten duela ikusteak harro sentiarazten gaitu, lan ona egin izanaren sentsazioarekin” adierazi du Alvaro Martinez de Lagos ULMAko Zuzendari Nagusiak.
Erreferentzia anitzeko paletean eskaerak prestatzeko sistema
Sistema Normandiako E.Leclerc denda sare osora eskaerak bidaltzeko pentsatuta dago. Horretarako, handizkariarengandik edo fabrikatzailearengandik erreferentzia anitzeko paletak jasotzen dituen sistema bat diseinatu da, era horretan, dendetako eskaerak erreferentzia anitzeko paletean prestatu ahal izateko.
Sistema osoa duen eraikinak 42 metro baino gehiagoko altuera du paletak automatikoki biltegiratzeko eremuan, eta 10 garabi pilatzailek osatzen dute. Eskaerak prestatzeko gunea hainbat solairuartek osatzen dute, 22 metroko altuera librean, eta despaletizazio prozesuaren %66 automatizatzen da. Eskaerak prestatzeko, fardelak erretiluetan biltegiratzen dira, mini load batean, 14 garabi pilatzailerekin eta 100.000 espazio baino gehiagorekin. Fardel horiek paletizatzaile automatikoak eskatutako sekuentzian ateratzen dira.
Instalazio horrek astean 400.000 fardel kudeatzen ditu elikadura atalean, alboan dagoen freskoen eremuak, berriz, astean 500.000 fardel kudeatzen ditu, %100 eskuz (azken hori aurrerago automatizatu daiteke, eta bi eraikinak handitzeko aukera dago).
Esan behar da proiektuak berrogeita hamar lanpostu berri sortzea ekarri duela, beraz, SCA Normandek guztira 550 langile ditu gaur egun.