A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

BRIDORREK TENPERATURA KONTROLATUAN (-20ºC) GARATUKO DEN LOGISTIKAKO SISTEMA AUTOMATIZATUAREN ALDE APUSTU EGIN DU

BRIDORREK TENPERATURA KONTROLATUAN (-20ºC) GARATUKO DEN LOGISTIKAKO SISTEMA AUTOMATIZATUAREN ALDE APUSTU EGIN DU
< Itzuli
Bridor, okindegi sektorean ezaguna den enpresak automatizazio logistikoaren alde apustu egin du

Bridor, okindegi sektorean ezaguna den enpresa frantsesak ULMAk eskaintzen dituen soluzioen aldeko apustua egin du bere sistema logistiko guztia automatizatu ahal izateko. Proiektuaren helburua, produktibitatean, efizientzian eta trazabilitatean hobekuntza nabarmenak lortzea da, bezeroaren arreta zerbitzua nabarmen hobetuz.

ULMAk landuko duen sistema logistikoa, biltegiratze automatiko zentralizatuan eta eskaerak prestatzeko sisteman nabarmenduko da bereziki.

Biltegi automatikoa -20ºCtan egongo da eta 8 transgoragailuz osaturikoa izango da, 19.000 paleta biltegiratzeko ahalmena izango duelarik. Produkzioko area eta biltegia gainera, STV (Sorting Transfer Vehicles) izenez ezagutzen diren garraio sistema automatizatu batek lotuko ditu, 3ºC eta 5ºCko tenperaturan lan egingo dute garraio sistema hauek. Proiektuak 6 irteera postu izango ditu -20ºCtan, eskaerak prestatu ondoren kamioietan kargatzeko prestatuak.

ULMA Handling Systems-ek esperientzia zabala du tenperatura kontrolatuko eta izoztutako tenperaturako instalazioetan, horren eredu dirá, besteak beste, StefOblanca, Frigorificos Delfin, Okin (Artadi), Bonduelle….

 

 

 

 

 

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu
close overlay