Cesar Nosti ULMA Handling Systems-eko zuzendari komertzial izendatu dute

Urriaren hasieratik, ULMA Handling Systems enpresak zuzendari komertzial berria du, César Nosti hain zuzen ere. Eskarmentu handia du intralogistikaren sektoreko multinazional handiak zuzentzen.
Country Manager izan da Cesar Nosti 2002. urtetik Ingalaterran, Esmena enpresan; Europa eta Ekialde Ertainerako Dexion enpresan izan da. Gerora, Espainia eta Portugalgo zuzendari komertziala izan da SSI Schaefer enpresan, eta azken hamarkadan Dematic-en.
Izendatze berri honekin, merkatu nazionalean buru izaten jarraitzeko apustua berretsi du ULMAk, eta azken urteetan Europa, Latinoamerika eta Ekialde Ertaineko nazioarteko merkatuetan hazten jarraitzeko asmoa du, U-MIND software logistiko aurreratuko suite-ren bidez, eta sektorean munduko liderra den DAIFUKU konpainiarekin partnership gisa arituz.
"Ingeniaritza-enpresak azken urteetan garatutako berrikuntzaren eta aurrerapen teknologikoen aldeko apustua dela-eta eman dut urrats hau nire jarduera profesionalean", esan du Nostik, eta kooperatibak bultzatzen duen gizarte- eta enpresa-proiektuan zati aktiboa izateak erakartzen duela aitortu du. "Hamarkada bat baino gehiagotan gero eta erantzukizun handiagoko lanpostuetan egon eta gero multinazional handien filialetan, ULMA Handling Systems-en konpainia nagusian lan egiteko aukerak nabarmen erakarri ninduen, horrek ekartzen duen guztiarekin, izan ere, enpresa aldaketa eta hazkunde prozesuan parte hartuko dut".