A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

Alex Gutierrez da Brasilgo ULMA Handling Systems-en zuzendari exekutibo berria

 Alex Gutierrez da Brasilgo ULMA Handling Systems-en zuzendari exekutibo berria
Alex Gutierrez da Brasilgo ULMA Handling Systems-en zuzendari exekutibo berria
< Itzuli

ULMA Handling Systems enpresan proiektuen kudeatzaile eta UHSBko zerbitzu-arduradun gisa ibilbide bat egin ondoren, Alex Gutierrez UHSBko zuzendari nagusi izango da, ULMA Handling Systems-ek Brasilen duen presentzia sendotu eta indartzeko helburuarekin. Marcelo Buenoren lekua hartu du Alexek.

Duela hiru urte, ULMAk jarrera globalagoa hartu zuen, eta materialak maneiatu eta biltegiratzeko soluzioen hornitzaile soila izatea ez ezik, barne-logistikako proiektuei adimena hornitzeko bazkide estrategiko ere izatea bihurtu zen enpresaren estrategia. Gutiérrezen kudeaketaren helburu nagusia ikuspegi hori Brasilen sendotzen jarraitzea da, duela 20 urtetatik herrialde hori funtsezkoa baita estrategia komertzialerako.

“Nire eginkizuna dagoeneko dauzkagun bezeroen oinarria zaintzea da, gure taldekideak proiektuak antolatzeko eta behar den guztian laguntzeko prest daudela bermatuta eta prozesu nahiz eragiketak erraztuta”, adierazi du Gutiérrezek. “Brasilgo filialaren eragiketa-ahalmena urtero hazten da modu jasangarrian, baita industria-prozesuaren ahalmena eta gure profesional taldea ere. Horri esker, gure bezeroek aparteko esperientzia bat izango dute ULMA Handling Systems barne-logistikarako sistema automatizatuen arloan bazkide estrategiko gisa edukita”.

Alex Gutiérrez-ek ingeniaritza industrialeko ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta berrikuntzan eta proiektuen kudeaketan espezializatu zen Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun, nazioarteko exekutibo izateko enpresa-zuzendaritzako masterra egiten ari da Fundación Instituto de Administración (FIA) zentroan. Bertan, negozioaren ikuspegi global bat duten enpresa-buruak trebatu dira, estrategia lehiakorrak sortu eta zuzentzeko gaitasuna daukatenak eta kudeaketa estrategikoa testuinguru global batean egitea sustatzen dutenak.

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu