A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

Dentsitate handiko biltegiratze erabat automatizatua

Orga bat sistemaren muina, zeina paletak mugitzeko baliatzen baita bereziki diseinatutako apalategi-egitura batean. Korridore nagusi batean edo gehiagotan barrena, dagokion biltegiratze-kanaletarantz mugitzen da orga. Hartara, orga biltegiratze-kanalez alda daiteke, langile batek edo materialak manipulatzeko beste edozein gailuk esku hartu gabe. Biltegi erdiautomatikoetan zein erabat automatizatuetan aplika daiteke biltegiratze-sistema hori.

stow Atlas®2D sistemak optimizatu egiten du biltegiratze-espazioa. Efizientea, azkarra eta fidagarria izaki, areagotu egiten du produktibitatea. Soluzio malgua eta eskalagarria da: beharrek eskatu ahala gehitu ditzakegu orgak sistemara. 2D orga industria-proiektu konplexuetara egokitzen da, eta biltegiko edozein formatarako egokitu daiteke. Europako arau guztiak errespetatzen ditu (EN / FEM). Sistema –25 ºC-tik +45 ºC-ra bitarteko inguruneetan instala daiteke. Garraio-sistemen bidez, soluzioak erraz elikatzen ditu paletak langileentzat. Materialak eskuz manipulatzeari utzita, murriztu egiten dira arriskuak eta erroreak. Eta, gidatze-korridoreak kenduta, areagotu egiten da biltegiratze-edukiera. Gainera, gure soluzioa azkar ezar daiteke, baita etapaka ere.

ONURAK:

  • Eskalagarria: orga-kopuruarekin batera alda daiteke errendimendua.
  • Malgua: eraikinen egoera ia guztietara eta merkataritza-egoera desberdinetara (3PL) egokitu daitezke diseinuak. 
  • Dentsitatea: biltegiratze-dentsitate handia lortzen da orgen teknologiari esker, espazio gutxiago erabiltzen baita manipulazio-erreirako. Ezin hobea ingurune izoztuetarako!
  • Aldakorra: sakonera bakarreko eta askotako eremuak konbinatu daitezke, oso erraza baita korridore nagusiaren transferentzia.
  • Eraginkorra: eraikuntza-altuera txikiak izanda ere, soluzio eraginkorrak izan daitezke
  • Trinkoa: aurrealdeko eremuak murriztea sistemaren diseinu adimendunari esker (metatze-garabiaren aldean)
  • Fidagarria: sistema bereko hainbat orgak fidagarritasun eta erabilgarritasun handiagoa bermatzen dute (erredundantzia)
  • Efizientzia energetikoa: orgak oso arinak dira beste sistema batzuekin alderatuta
  • 4.0 Industriarako prestatua: etorkizuneko soluzio aitzindariak, gaurtik bertatik

Informazio gehiago nahi baduzu stow Atlas®2D sistemari edo beste produkturen bati buruz, ipini gurekin harremanetan zalantzarik gabe.

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa