Jarri gurekin harremanetan

Kasu arrakastatsuak

Itzuli kasu arrakastatsuetara

Barne-logistikako soluzioa MAJOR ISD-n
Barne-logistikako soluzioa MAJOR ISD-n
Barne-logistikako soluzioa MAJOR ISD-n Major ISD

Soluzio logistikoak

MAJOR ISD

BARNE-LOGISTIKAK EDARI BIZIGARRIEI ERE SOSTENGUA EMATEN DIE

MAJOR ISD edari bizigarrien enpresa banatzaileak (Frantzian banatzaile bakarra JÄGERMEISTER likorearena eta beste edari bizigarri eta alkoholik gabeko batzuena), biltegiaren eta eskaerak prestatzeko prozesuaren automatizazioarekin barne-logistikarako soluzio integrala du Frantziako bere instalazioetan

Beharra

Bezeroei eskaintzen dien zerbitzuaren kalitatea hobetzeko etengabeko ahaleginean, MAJOR ISD konpainiak biltegiratzea eta eskaerak prestatzeko prozesua arrazionalizatu eta automatizatzeko beharra identifikatu du ULMAko SGA softwarearekin ekipatutako biltegi bakarra eraikita.

Soluzioa

ULMA Handling Systemsek guztiz pertsonalizatutako soluzioa garatu du Cognak Major ISD enpresaren beharrak kontuan izanda. Barne-logistikako soluzioak 1.000 palet baino gehiagotarako gaitasuna duen biltegi automatikoa du eta biltegiko pasillo batean baino gehiagotan lan egiteko diseinatuta dagoen garabi pilatzaile batek kudeatzen du.

Horrez gain, enpresa frantzesak eskaerak prestatzeko postua dauka, aldi berean eskaera bat baino gehiago prestatzeko aukerarekin, picking denborak gutxituta.

Proiektu hau egiteko prozesu logistikoa Handling Systems Materialean duen ingeniaritza integralaren izaeratik burutu du ULMAk. Bezeroen beharren inguruan zirkunferentzia osoa diseinatuta: aholkularitza logistikoko zerbitzua, planifikazioa, ingeniaritza, proiektua egitea eta saldu ondorengo zerbitzua.

Emaitza

Major ISD enpresa frantsesaren automatizatutako instalazio berriak bezeroei eskaintzen dien zerbitzuaren kalitatea hobetzea lortu du, produktibitatea eta egindako operazioen fidagarritasuna hobetuta.