A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

CÍRCULO DE LECTORES

Bertelsmann talde alemaniarren parte eta Espainia maila garrantzitsuenetakoa den Círculo de Lectores enpresak, funtsezkoa duen prozesua modernizatu du: eskabideak prestatzeko prozesua edo picking-a, ULMA Handling Systems enpresaren bitartez.

Beharra

Circulo de Lectores enpresarentzat garatu den sistemak eskabideak prestatzeko prozesua optimizatu du, honek ondoren dituen prozesuetan eragina baitu, enbalatze eta bidalketa prozesuetan hain zuzen ere.

Proposatutako soluzioa

ULMA Handling Systems enpresak Circulo de Lectores taldearen eskabideak prestatzeko prozesuaren metodologia tradizionala hobetu du. Honen ordez, lanak bizkortzea eta produktibitatea hobetzea ekarri duen sistema berria garatu du ULMA enpresak, non, egunean, 70.000 eskaera ilara gertatu daitezkeen.

Horretarako, Digital Picking System (DPS) sistema ezarri da, zeinetan, ez den paperik behar eta hau, kudeaketa softwarearekin dago konektatuta. Digital Picking Display-ak (DPD) hartzen ditu oinarritzat eta hauek, produktu bakoitzean (kasu honetan, liburuak) kokatzen dira, dinamikoak diren apaletan. Guztira 2.000 Pick To Light gailu garatu dira 2 karrusel horizontal, 6 irteera dituen sailkapen sorter bat eta transelebadore batekin batera.

Materiala aurkitzen eta bidaia ezberdinak egitea dakar picking prozesuak eta bertan ematen diren denbora antzuak murriztea ere ekarri du garatu den sistema honek. Berreskuratutako denbora, picking prozesuari eskaintzen zaio eta honek produktibitatearen hobetzea ekarri du %50ean. Gainera, errotazio altuenak dituzten erreferentzietan jarri diren 288 Pick To Light gailuek kolore ezberdinak dituzte. Ondorioz, picking edo eskabideak prestatzeko prozesua hainbat langilek burutu dezakete aldi berean.

Isletan irekita dauden apal dinamikoak ditu sistema berriak, non, aurreko korridorea picking prozesua egiteko erabiltzen den eta atzekoa produktuen berritzea egiteko. Honek, korridore berean lan ezberdinak aldi berean egiten direnean sortutako etenaldiak saihesten ditu.

Gainera, lanpostuen diseinu ergonomikoak langileek egin beharreko mugimendu baldar edota ez beharrezko bidaiak egitea ekiditen du.

Prozesu bukaerako sailkatzaile batekin osatzen da sistema, eskabideen antolamendu azkar bat lortzeko.

Emaitza

Circulo de Lectores enpresarentzat garatu den eskabideak prestatzeko sistema berriak honen optimizazioa, produktibitatearen areagotzea eta operazio edo lanen bizkortzea ekarri du, diseinu ergonomikoarekin batera.

Karrusel horizontala Eskabideak prestatzeko prozesua Círculo de Lectores proiektua Circulo de Lectores

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa