A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa


                                 Jarri gurekin harremanetan

Jarri gurekin harremanetan

SALTO Systems

ULMA Handling Systems-ek eskabideak prestatzeko eta automatikoki biltegiratzeko soluzio integral bat diseinatu du sarbide-kontrolaren arloan liderra den SALTO enpresarentzat

SALTO-k % 80an hobetu du biltegiaren azaleraren aprobetxamendua. Halaber, aldi berean lan egiten duten zenbait robot edukitzeak picking prozesuaren itxarote-denbora minimora murrizteko aukera eman digu

Santiago Estevas SALTO SYSTEMS eko Eragiketen Zuzendaria

Beharra

SALTO-k, sarbide-kontrolaren arloan liderra den enpresak, etorkizunerako funtsezko faktoreetako bat berrikuntza dela uste du. Horregatik, ULMA Handling Systems-ek berrikuntza-prozesuetan beste urrats bat egiteko aukera eman dio, SALTO-k Oiartzunen (Gipuzkoan) dituen instalazioetako kate logistiko osoa automatizatuta.

Munduan zehar segurtasuna funtsezkoa den sektoreetan sarbide-kontrola goitik behera aldatu ondoren, SALTO mundu mailako erreferentzia bat da sarbide-kontrolaren industrian, eta merkatuko sarraila aurreratuenak eta berritzaileenak eskaintzen ditu, eraikinak, ateak eta erabiltzaileak giltzarik gabe kudeatzeko. 

Proposatutako soluzioa

ULMA Handling Systems-ek eskabideak prestatzeko sistema automatizatu oso bat diseinatu du SALTO-ren banaketa zentrorako.

Proiektuak biltegi automatiko bat du, 3.600 palet baino gehiago pilatzeko ahalmena duten 3 garabi pilatzaileren bidez kudeatzen dena. Gainera, SALTO-k dagoeneko badu kontainerren biltegi txiki bat eta, horrela, soluzio logistiko orokor bat osatu dugu. 

Bi biltegiratze-sistemak garraio automatikoko sistema batekin lotuta daude eta eskabideak prestatzeko sistema bat dute, picking-postu desberdinekin.

Emaitza

ULMA-k garatutako automatizazio logistikoko proiektuari esker, «SALTO-k % 80an hobetu du biltegiaren azaleraren aprobetxamendua. Halaber, aldi berean lan egiten duten zenbait robot edukitzeak picking prozesuaren itxarote-denbora minimora murrizteko aukera eman digu» adierazi du Santiago Estevas-ek, SALTO-ko Eragiketen Zuzendariak.

Horrez gain, sistema honek prozesu logistikoaren produktibitatea hobetzeko, tokiaren erabilera arrazionalizatzeko, efizientzia hobetzeko, produktuen trazabilitatea areagotzeko eta, ondorioz, bezeroei ematen zaien zerbitzua hobetzeko aukera ematen du.

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa