Jarri gurekin harremanetan

Kasu arrakastatsuak

Itzuli kasu arrakastatsuetara

Conservas Friscos
Conservas Friscos
Conservas Friscos Conservas Friscos - Paletizazio automatikoa Conservas Friscos - Bi robot paletizatzaile Conservas Friscos - Automatizazio logistikoa
"ULMAk fidagarritasun handia eskaintzen zigun, eta proposatutako soluzioa bat zetorren gure gaur egungo eta etorkizuneko beharrekin."

Luis Rivera Fabrikako zuzendaria

Soluzio logistikoak

CONSERVAS FRISCOS

Ekoizpenaren % 90a automatizatzea

Conservas Friscos enpresak automatizazio logistikoaren aldeko apustua egin du ULMA Handling Systems enpresaren eskutik.

Beharra

Proiektuaren helburua ekoizpenean hobekuntza nabarmenak lortzea da, paletizazio automatikoko sistema baten bidez, horrela, ekoizpenaren % 90a automatizatu dezan.

Soluzioa

Sistema ULMA Handling Systemsek diseinatu eta garatu du. Lau produkzio-lerrori zerbitzuak ematen dizkieten eta lau paletizatu posiziori hornitzen dieten bi robot paletizatzaile ditu, eta horri esker, orduko 2.700 kutxa ekoizten dituzte.

Paletizazio-sistemaz gain, soluzio logistikoan paketatzea, etiketatzea eta garraio-sistema automatiko bat (VTD) ere barne hartzen dira. Sistema hori, hutsik nahiz beterik dauden paletak irteera-adar bateraino garraiatzeko diseinatuta dago.

“Antzeko instalazioetara zenbait bisita eginda, gure apustua argia izan zen: ULMAk fidagarritasun handia eskaintzen zigun, eta proposatutako soluzioa bat zetorren gure gaur egungo eta etorkizuneko beharrekin, izan ere, bezeroak gero eta zorrotzagoak dira, eta merkatuaren eskabide berrietara egokitutako berariazko packaginga egitea eskatzen digute”, adierazi du Luis Rivera jaunak, Conservas Friscos enpresako zuzendariak.

Conservas Friscos, S.A. enpresa belaunaldi-aldaketa prozesu betean dago, hedatzeko eta hazteko plan estrategiko zorrotza du eta zuzendaritza-talde berria du. Gaur egun, enpresak Estatuko eta nazioarteko bezeroentzat lan egiten du, iaz 51 milioi euro fakturatu zituen, eta 180 langile ingururi enplegu zuzena ematen die.

Emaitza

Automatizazioaren ondoren, Galiziako kontserba-fabrika ezagunak “hobekuntza nabarmenak lortu ditu ekoizpenean eta eraginkortasunean nagusiki. Horrela, paletizazio-prozesua % 90 arte automatizatzea lortu du, gainerako ekoizpena eskuz egiten baita zenbait bezerorentzat”, adierazi du Luis Rivera jaunak.