IMBANACO zentroak bere zerbitzuaren kalitatea hobetu du ULMAk garatutako proiektuari esker
Beharra
Zerbitzuaren kalitatea hobetzea, stocka denbora errealean kontrolatuta izatea eta sendagaien trazabilitatea hobetzea izan dira Imbanaco-ren helburuak proiektu handi honekin.
Proposatutako soluzioa
Proiektuak ULMAren bi karrusel horizontalek, biltegiko kudeaketa-sistema batek eta eskaerak Pick to Light gailuen bidez taldekatuta prestatzeko sistema bat ditu.
Segurtasuna handitzea, biltegietako produktibitatea eta sendagaien prestaketa ("unidosi" formatuan) hobetzea helburu izanik, ULMAk karrusel bertikala jarri du farmaziako biltegian, Pick To Light sistemarekin integratuta, produktuen sailkapen segurua bermatuz. Gainera, ULMAk “unidosi“ sendagaien birrontziratzeko makineriaz hornitu du Imbanaco zentroa eta Pick To Light sistema ezarri du orgen prestaketa egiteko.
Imbanaco zentro medikuaren 12 zerbitzu klinikoek ere etekina atera diote ULMAk diseinatu duen soluzio logistikoari. Biltegi hauek banaketa automatikorako 40 modulu dituzte gaur egun eta uneoro, segurtasuna eta zerbitzu kliniko ezberdinetako banaketa zehatza bermatzen dute.
Gainera, IK HEALTH, ULMAren gestio softwarea proiektu honetako atal garrantzitsua izan da, sistema logistikoaren kontrola eta trazabilitatea ezagutzeko aukera emanez, uneoro prozesuen optimizazioa eta medikamentuen kontrola bermatuz: hauen harreratik hasita eta gaixoen eskuetan egon arte.
Emaitza
Automatizazio logistikoak sendagaiaren trazabilitatea osorik kudeatzeko aukera ematen du: Ospitaleko biltegian jasotzen denetik, entregatu eta pazienteak hartu arte. Horrez gain, nabarmen murrizten dira eskaeren prestaketan gertatzen diren akatsak; zerbitzuaren azkartasuna, arintasuna eta kalitatea handitzen du. Azken finean, arreta mediko ziurra egiteko, pazienteak zaintzeko, eta haien bizitza babesteko aukera ematen du.
Hitz egin gurekin
Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?
Eskatu informazioa