A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

SINTEPLAST

"Egi bihurtu zure ametsak" goiburuarekin, Sinteplast pintura fabrikatzaileak soluzio intralogistiko guztiz automatizatu bat ezarri du ULMA Handling Systems bazkidearen laguntzaz.

Automatizazioari esker, egunean 250.000 litro pintura bidaltzetik 500.000 litro bidaltzera pasatu gara.

Beharra

1958an Argenitnan sortu zen Sinteplast, gaur egun pinturaren merkatuan liderra den enpresa. Berrikuntza, garapena eta konpromisoa funtsezkoak izan dira enpresa garatzeko eta sendotzeko.

Sinteplast-en banaketa zentroa automatizatzeko arrazoia enpresak topatu zuen arazo bat izan zen: biltegiak ia guztiz beteta zeuden (% 95) eta, toki faltaren ondorioz, produktuak biltegiratzeko eta eskabideak prestatzeko ahalmena murriztu egiten zen. 

"3.000 m2 libre geneuzkan biltegia handitzeko, baina betiko moduan eraikiz gero, 4.000 kokaleku soilik irabaziko genituzke. Aldiz, biltegiratze automatikoaren aldeko apustua eginez gero, 18.000 palet gordetzeko ahalmena izango genuke 40 metroko altuera duen biltegi batean" adierazi du Martin Müller-ek, Sinteplast-eko plangintza eta logistikako kudeatzaileak.

ULMA Handling Systems-ek garatutako automatizazio intralogisikoari esker, Sinteplast egunean 250.000 litro pintura bidaltzetik 500.000 litro bidaltzera pasatu ahal izan da.

Proposatutako soluzioa

Gaur egun, pinturaren sektoreko enpresa argentinarrak soluzio intralogistiko automatizatu bat dauka, jasotako eskabide guztiez Sinteplast-en instalazioetan bertan arduratzeko aukera ematen duena. Salgaiak jasotzen diren unetik bidaltzen diren momentura, prozesu guztia automatizatuta dago.

Amaitutako produktua Sinteplast-en biltegi adimendunera sartzeko prozesuak STV (Sorting Transfer Vehicle) orga-sistema baten bidez kudeatzen dira. Biltegi automatikoak 10 korridore ditu, eta bertan paletak biltegiratzeko bost garabi pilatzailek (Unit Load) egiten dute lan. Garabi pilatzaileak korridore batetik bestera pasa daitezke, instalatutako traverser sistemari esker.

ULMA Handling Systems-ek garatutako soluzioa beharraren arabera handitu daiteke. Sinteplast-ek jasotzen dituen eskabideak areagotu egiten badira, garabi pilatzaile gehiago jar daitezke, biltegi automatikoaren barruan mugitzeko ahalmena handiagoa izan dadin.

"Soluzio automatikoari esker nabarmen gutxitu dira inbentarioan egin beharreko doikuntzak eta picking prozesuko erroreak" esan du Martin Müller-ek. "Lehen, gure instalazioetan oinarritzat hartzen genuen kontzeptua “pertsona produktura” zen, baina gaur egun produktua da pertsonarengana joaten dena" argitu du.
Sinteplast-ek “produktua pertsonara” kontzeptuan oinarritutako bost picking-postu ditu, eta aldi berean 25 eskabide prestatzeko ahalmena du. 

"Sistemak malgutasun handia du, bi azpisistemekin egiten duelako lan: paleten azpisistema bat, eta plastikozko otarreen azpisistema bat. Horri esker, eskabide txiki nahiz handiei erantzuteko aukera dugu" jarraitu du Martin Müller-ek. Paleten eremuan prestaketa amaitu ostean, eskabideak plastikozko otarreen eremuan finkatzen dira. Eremu hori mini load biltegi automatiko baten bidez kudeatzen da.

Azpisistema horretan, paleta item txikiekin osatzen da, ondoren bidalketen eremura eramateko.

Emaitza

Sinteplast-en instalazioen automatizazio intralogistikoari esker, pintura fabrikatzen duen enpresak eskabideak prestatzeko ahalmena bikoiztu ahal izan du, eta egunean 250.000 litro pintura bidaltzetik 500.000 litro bidaltzera pasatu da.

Automatikoki biltegiratzeko eta eskabideak prestatzeko soluzioarekin, biltegiko tokia ahalik eta gehien optimizatzea eta Sinteplast-en prozesu intralogistikoaren produktibitatea eta efizientzia areagotzea lortu da. Gainera, diseinu malgua duenez, instalazioak sistema handitzeko aukera ematen du.
 

Mini Load garabi pilatzailea Biltegi automatikoa
Sinteplast
Biltegi automatikoa Mini Load Robot paletizatzailea Sinteplast bidalketak

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa