Jarri gurekin harremanetan

Kasu arrakastatsuak

Itzuli kasu arrakastatsuetara

Biltegi automatikoa
Biltegi automatikoa
Biltegi automatikoa Picking prozesua Unit Load Biltegi automatikoa
"Uneoro gure stockaren informazio onena eta fidagarria izateko gaitasuna azpimarratu nahi dugu. Gaur egun bezeroei eskaintzeko gai garen informazioa, produktuen kalitatea edo prezioa bezainbeste baloratzen da"

Ramón Pajares Kontseilaria

Soluzio logistikoak

PANTER

PANTER ENPRESAREN AUTOMATIZAZIO LOGISTIKOA, ABANTAILA LEHIAKORRA

Alacanteko Industrial Zapatera taldearen parte den PANTER oinetakoen markak, Ulma Handling Systems enpresaren esku utzi du berriz bere sistema logistiko osoaren automatizazioa.

Beharra

Enpresaren helburua “bezeroen beharrei erantzun azkarra ematea da eta ULMA Handling Systems enpresak eskaintzen digun soluzio automatizatuarekin uneoro produkzioan ditugun beharrak ezagutzen ditugu, almazenean ditugun produktu kopuruarekin batera eta eskaeren bidalketak egiterakoan atzerapenak ezabatzen ditugu”, azaldu zuen Ramón Pajares kontseilariak.

Soluzioa

ULMAk Panter enpresan garatu zuen lehenengo biltegi automatikoko sistemak, barne iraultza ekarri zuen zapata ekoizlea den enpresa honetan. Sistema berri honekin batera, produkzio eta biltegiratze prozesuak hobetzeko balio zien informazio fidagarria izatera pasa baitziren. Guzti honen ondorioz, Panter bere sektoreko berrikuntza eredu bihurtu zen: biltegi automatikoa ezarri zuen lehenengo ekoizlea izan zen eta ondorioz, arrakasta eredutzat hartu zuten bere inguruko enpresek.

Lehenengo sistema honekin lortutako arrakastaren ondorioz, Panter enpresak palet eta bandejentzako biltegiratze automatizatu eta eskabideak prestatzeko sistema berriengatik egin du apustua. Bigarren sistema hau Digital Picking System (DPS) izeneko sistema erabiliz garatua izan da eta honek, bizkortasuna eskaintzen dio enpresari: guztira, 96 Put To Light gailu erabili ditu ULMAk instalazio berri honetan.

ULMA Handling Systems-ek garatu zuen lehenengo biltegiratzen sistemak 110.000 zapata pare biltegiratzeko edukiera zuen eta bigarren sistema honek, 70.000 zapata pare gehiago biltegiratzeko kapazitatea eskaintzen dio Panter enpresari. Bigarren sistema honen garapenerako 3 transelebadore instalatu ziren: 2 bandejen biltegiratzera zuzenduak eta azkena, paleten biltegiratzera.

ULMA Handling Systems bi sistema hauen instalazioak ekarri dituen fase guztietan egon da presente: aholkularitza, planifikazioa eta ingeniaritza, proiektuaren gauzatzea, aplikazio informatikoaren garapena eta pertsonalaren formazioa.

Emaitza

Sistema berri honek eskaintzen dituen ezaugarri guztiak, enpresarentzat garrantzitsua den abantaila bakar batean oinarritzen da: biltegian dituen erreferentzia guztien stock-aren existentziei buruz erantzuteko ahalmena denbora errealean, sistema automatiko berri honen instalazioa egin aurretik erreferentzia bakoitzeko informazioa izatea, gutxienez, 2 eguneko lana suposatzen baitzien Panter enpresari.