A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa


                                 Jarri gurekin harremanetan

Jarri gurekin harremanetan

WEG

WEG, makina elektrikoetan, automatizazioan eta pinturetan soluzioak dituen ekipamendu-ondasunen sektorean lan egiten duen Brasilgo multinazionala da eta 2,1 milioi euro inbertitu ditu ULMA Handling Systemsek diseinatutako eta garatutako Mexikoko banaketa-zentro berri batean. Biltegi berritua, motorren, sorgailuen, kontrol taulen eta tentsio ertain eta baxuko automatizazioaren instalaziokoa da, eta Mexiko hirian dago.

ULMAren alde egitea erabaki genuen, horrelako soluzioetan duen ezagutza teknikoaren eta esperientziaren alde, eta baieztatu dugu ULMArena izan dela gure negozioaren neurrirako irtenbiderik onena

José Francisco Morales Rodríguez WEG Mexikoko Produkzio zuzendaria

Beharra

WEG banaketa-zentroa automatizatzeko beharra, motorrak fabrikatzeko erabiltzen diren tamaina handiko moldeen barne-logistika hobetzean dago. Horretarako, biltegiratzeko espazio handiak behar dira, eta biltegiaren barruan materialen fluxua erabat kontrolatu ahal izango duen sistema beharrezkoa da.
Gauzak horrela, bere biltegiaren automatizazioa lehentasun bihurtu zen WEGentzat. "Automatizazioa lehentasuna da WEGentzat, kostu operatiboak murrizteko aukera ematen digulako eta gure prozesuak eguneratuta mantentzea lortzen dugulako", adierazi du Jose Francisco Morales Rodriguez WEG Mexikoko Produkzio zuzendariak.

"ULMAren alde egitea erabaki genuen, horrelako soluzioetan duen ezagutza teknikoaren eta esperientziaren alde, eta baieztatu dugu ULMArena izan dela gure negozioaren neurrirako irtenbiderik onena" gaineratzen du Morales Rodriguez jaunak.
WEG enpresak jakinarazi du proiektuaren erronka nagusia edukiera handiko biltegi automatiko bat izatea zela, gutxieneko espazio batean eta sarrera-irteeretako materialaren kontrol zehatza bermatuz eta  moldeen posizio optimoa mantenduz. "Soluzio honek moldeak posizio egokian mantentzen ditu prozesuaren ondorengo etapetan erabiltzeko", gaineratu du Morales Rodriguezek.

Proposatutako soluzioa

ULMA Handling Systemsek diseinatu eta garatutako sistemak produkzio-eremua, molde bertikaleko lerroa, molde horizontaleko lerroa eta Weg stocka biltzen dituen zirkuitu logistiko bati zerbitzua ematen dio.
Biltegi automatikoak hondo bikoitzeko garabi pilatzailea du (Unit Load), eta ekoizpen-linearekin konektatuta dago.
WEG enpresak garraio-sistema automatikoa integratzen du makina zentralen eta biltegi bertikalaren artean, moldekatze bertikaleko makinen eta biltegi bertikalaren artean, baita moldekatze horizontaleko makinen eta biltegi bertikalaren artean ere.

Emaitza

Automatizazio logistikoko sistema osoak energia-kontsumo txikia du eta espazioa ahalik eta gehien optimizatzeko eta ekoizpen-kontrola handitzeko aukera ematen du. Gainera, diseinu malgua du, etorkizunean handitzeko eta nabarmen hobetzeko aukera ematen duena.
"Gure helburua moldeen biltegiratzean eta ekoizpenean eraginkortasun maximoa lortzea da, akats logistikoak minimora murriztuz. ULMAren esperientzia izan da biltegi adimendun honen aldeko apustua egiteko gakoa, bere esperientziak segurtasun handiagoa eskaintzen digu inbertsioa egiteko ", jakinerazi du Morales Rodriguezek.

 

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa