A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

Aukera ugari ditugu biltegi automatikoko sistemetan, hala nola Mini Load, karruselak, Shuttle, sistema sateliteak, kurban, sistema sinkronizatuak...

Gure biltegiko sistemak eskabideak prestatzeko eta automatikoki biltegiratzeko soluzioetarako bereziki diseinatuta daude. Haien eginkizunak produktibitate ratioak handitzeko aukera ematen du, mugimendu kopurua, garraio-lanak eta biltegik eremua murriztuz.

Hotzeko inguruetarako eta inguru izoztuetarako soluzio logistiko automatizatuak egiten ditugu. Horrela, tenperatuta kontrolatuta mantentzen dugu, -40 ºC arte, eta produktuaren kontserbazioa egokia bermatzen dugu. Horrez gain, ez dugu langilerik baldintza txarretan lan egiten, eta produktibitatea handitzen dugu, mugimenduen abiadurari, kudeaketa informatikoari eta bestelakoei dagokienez.

Biltegi automatikoei buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, jar zaitez gurekin kontaktuan.

Zer dira Automatic Storage / Retrieval Systems delakoak?

SRM transjasotzaileak (Storage and Retrieve Machines) eta SRS shuttleak (Storage and Retrieve Shuttles) ordenagailuz kontrolatutako ekipoak dira, eta AS/RS, Automatic Storage/Retrieval Systems osatzen dute.

SRMen (transjasotzaileak) eta SRSen (Shuttles) funtzioa da kargak automatikoki biltegiratzea eta berreskuratzea biltegian. Fabrikazioan, banaketan, handizkako eta txikizkako salmentan edo biltegiratzean.

Biltegiratzearen funtzioa kokapen batean kargak fisikoki edukitzea da, bezero baten eskaeraren zain dauden bitartean. Kasua iristen denean, ekipo berbera arduratuko da horiek ateratzeaz eta haiekin lan egingo duten posizioan jartzeaz.

Betiere, mugimendu fisiko hori biltegiaren kudeaketaren barruko mugimendu logiko batekin lotuta dago.

Makina horiek karga arinak edo paletak manipula ditzakete, zurezkoak, plastikozkoak edo metalezkoak, normalean dimentsio handiagokoak.

AS/RS sistemaren onurak

AS/RS erabiltzearen abantaila erabilitako espazioa murriztearena da. Altuera handiagora iritsi daitekeenez eta korridore oso estuak behar dituenez, manipulazio-lanen eraginkortasuna handitzen da. Mugimendurako operadorerik behar ez denez, segurtasuna handitzen da eta inbentario zehatzagoa lortzen da.

Karga arinen AS/RSak, normalean, nabearen barrukoak izaten dira, eta 20 metroko altueraraino iristen dira. Palletak nabe barrukoak edo autosostengatzaileak izan daitezke, eraikina osatzen duten apalategiak dituztenak eta eraikinaren itxiturak, fatxadak eta estalkiak literalki finkatuta dituztenak.

Zer dira transjasotzaileak?

SRM transjasogailuak bi X eta Y ardatzetan jarduten duten makinak dira, eta kargak Z zeharkako noranzkoan dituzte erauzgailu baten bidez.

X eta Y ardatzetako mugimenduak aldi berean egiten dira denborak optimizatzeko, makina beheko rail baten eta goiko rail baten gainean X ardatzean desplazatzen duten motorren bidez, eta makinaren barruan orga bat mugitzen dute masten artean edo Y ardatzeko masta batean zehar.

Transjasotzaileak masta bat edo bi masta izan daitezke. Eskuarki, errailekin lan egiten dute oinarrian eta beste batekin apalategiaren goialdean. DAIFUKUren kasuan, gure partner liderra, bi masta dira beti.
Palleten sistemarik ohikoena urkilla teleskopikoak dira, hondo soilekoak, bikoitzak edo hirukoitzak izan daitezkeenak.

Kutxei dagokienez, urkila izan daiteke, kutxak aukera ematen badu, edo arraste bidezko erauzketa-sistemak, askotarikoak izan daitezkeenak; ohikoena Side Hook da, kutxa bultzatzen duten behatz batzuk dituena, eta beste batzuk, hala nola Side Clamp, Side belt edo Hook type, bakoitza bere berezitasunekin, egokiago egiten baitute, kasuaren arabera.

Zer dira Shuttle sistemak?

Shutlle SRS sistemekin maila batean lan egiten dute. Shuttleen kasuan, ikusmolde ezberdinak daude, ikusten denez.
Kutxetako SRSentzat, ohikoena maila batean lan egitea da. Korridoreetan mugitzen diren ibilgailuak dira, eta Side Hook type ateratzeko sistema dute.

Korridorean ibilgailu bat baino gehiago jartzean, maila bakoitzean kaxak dituzten edo maila bakoitzean biltzen dituzten jasogailuak jarri behar dira. Horrela, fluxu-ratioak SRM transjasotzaileenak baino askoz handiagoak dira.

Transjasotzaileen eta Shuttle sistemen onurak

Azken batean, deskribatutako sistemei esker, merkantziak biltegiaren barruan mugitzea automatizatu daiteke, eta modu eraginkorragoan bete haren eginkizuna:

Tarteko birika bat ezartzea salgaiaren iturriaren artean: hornitzaileak edo ekoizpena; eta une egokian eta eraginkortasunez bidaltzea helmugara: barneko edo kanpoko bezeroak.

Eta horri lotutako abantailak hauek dira:

  • Garraio-kostuak murriztea, hala harreran nola bidalketan, une egokian gauzatzean.
  • Bolumen handiagoak ekoiztu edo erosteagatik aurreztutako kostuaz baliatzea.
  • Manipulazioan eskulana murriztea.
  • Prozesuen segurtasuna handitzea.
  • Bezeroarentzako zerbitzua hobetzea, kanpokoa zein barnekoa.
Unit Load

Unit Load

Gure Unit Load sistemetan abiadura, fidagarritasuna eta moldakortasuna nagusi dira

Informazio gehiago >
Palet Shuttle

Palet Shuttle

Eskabideak automatikoki biltegiratzeko eta prestatzeko sistema, espazioari eta eskalabilitateari etekin handiagoa ateratzeko

Informazio gehiago >
Mini Load

Mini Load

Mini Load sistemek eskabideak prestatzeko prozesuen eraginkortasuna handitzeko aukera ematen dute

Informazio gehiago >
M-Shuttle

M-Shuttle

Malgutasuna, zehaztasuna eta errendimendu handia eskaerak prestatzean

Informazio gehiago >
FSS/SQS

FSS/SQS

Abiadura eta eraginkortasun logistikoa

Informazio gehiago >
Biltegiratze bertikala

Biltegiratze bertikala

Nabarmen murrizten ditu erroreak, eta produktibitate handiagoa eta efizienteagoa ohiko sistemen aldean.

Informazio gehiago >
Automatizazio logistikoa STEFen

STEF

Automatizazio logistikoa -30ºC tenperatura kontrolatuan

Informazio gehiago >
Biltegi automatikoa

PANSTAR

Automatizazioari esker PANSTAR taldearen aurrez prestatutako ogiaren eta opilen logistika garatu da

Informazio gehiago >
Pallet Shuttlea

SAPLEX

ULMAren Pallet Shuttle sistemak SAPLEX-en logistika eremua automatizatu du

Informazio gehiago >
Unit Load. Biltegi automatikoa Karrusel horizontala. Biltegi automatikoa Transgorailua

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa