Jarri gurekin harremanetan

IK PAL robota
IK PAL robota
IK PAL robota IK PAL robota - Erreferentzia anitzeko paletizatzaile berria IK PAL robota - Paletizazio bikaina IK PAL robota - Eskabideak prestatzeko sistema automatikoak

ULMA Handling Systemsen erreferentzia anitzeko paletizatzaile berria

ULMA Handling Systemsen erreferentzia anitzeko paletizatzailea, IK PAL robota izenekoa, nagusiki banaketa handiaren sektorerako diren eskabideak prestatzeko sistemen aukera zabaletako bat da

IK PAL robotak hainbat abantaila ditu, eta hori dela eta, sistema erreferentea da edozein zamatako paletizazio bikainerako, edozein dela produktuen morfologia. Erreferentzia anitzeko paletizatze automatikoa modu azkar eta eraginkorrean egiteko aukera ematen du.

Sistema lerdentasun handiko produktuak paletizatzeko diseinatuta dago, hala nola freskagarriak, ur mineralak eta abar. Orduko 600 zikloak gainditzen dituzten mugimenduak egiteko gai da.

IK PAL robotak zenbait produktu aldi berean modu harmonikoan manipula ditzake, eta kartoiak automatikoki jartzen ditu, manipulazio harmoniko eta segurua egiteko aukera ematen duten elementuak diseinatuz.

Eskabideak prestatzeko sistema zehatza bermatzeaz gain, IK PAL robotak paketatze-prozesua lanpostu bakar batean sinkronizatzeko aukera ematen du, sortutako paletei zurruntasun handiagoa bermatuz, eta paketatzera eramatean gerta daitezkeen produktuen erorketengatiko gorabehera kopuru txikiagoa ziurtatuz.

IK PAL robot sistema berriak esanahi diferentziala ekartzen du merkatuaren eskaintzarekiko, paletizatzeko produktuaren moldakortasunari, eskabideak prestatzeko prozesuan fluxu handia lortzeari eta paletizatze-sistema modu sinkronizatuan egiteari dagokienez.

ONURAK

  • Fidagarritasuna
  • Dendaren araberako eskabideen prestaketa zehatza, berritze-maparen arabera
  • Produktuen egonkortasuna
  • Betetze-maila egokia
  • Zehaztasuna produktuen kokapenean
  • Elementu lerdenen manipulazioa
  • Diseinu berezia jarduera azkar eta segururako

Gure produktuei buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, jar zaitez gurekin kontaktuan.