A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

Cinfa laborategiek ULMA Handling Systems-en eskarmentuaren aldeko apustua egin dute berriro ere, eta enpresa horren esku utzi dute automatizazio logistikoko proiektu berria

 cinfa
Cinfa laborategiek ULMA Handling Systems-en eskarmentuaren aldeko apustua egin dute berriro ere, eta enpresa horren esku utzi dute automatizazio logistikoko proiektu berria
< Itzuli

ULMA-ren aldeko apustua egin du berriro ere CINFA-k, eta haren esku utzi du automatizazio logistikoaren prozesu osoa garatzeko ardura.

«Proiektua hasi zenetik, CINFA eta ULMA-ren arteko lankidetza funtsezkoa izan da askotariko erabilerak eta hazteko ahalmena duen soluzio bat definitzeko» adierazi du Javier Aranguren Goñik, CINFA-ko Eskabideak prestatzearen, Logistikaren eta Banaketaren arduradunak.

Proiektuaren helburua lehendik dagoen biltegia handitzea da; horretarako, garabi pilatzaileak dauzkaten beste lau korridore eta ontziz aldatutako produktuetarako biltegi automatiko berri bat gehituko dira. Halaber, bi biltegiak konektatuta egongo dira, STV (Sorting Transfer Vehicle) bidezko kadentzia handiko garraio-sistema automatiko batekin. Horrez gain, CINFA-n une honetan ezarrita dagoen ULMA-ren monitorizazio- eta gainbegiratze-sistema eguneratu egingo da, baita sistema eta operazio berrietara egokitu ere.

ULMA-ren gainbegiratze-sistema, U·Mind Sentinel izenekoa, aurrerapauso handia da etorkizuneko 4.0 industriara hurbiltzeko. Hodeian kokatutako sistema berri horrek instalazio logistikoak denbora errealean monitorizatzeko eta maneiatzeko aukera ematen du. ULMA Handling Systems-en U·Mind Sentinel sistemaren oinarria datu-prozesaketa masiboa, cloud computing teknologia eta prestazio digital berrienak dira.

«Biltegiratzeko ahalmena handitzeak eta STV bidezko soluzio malguak abantaila handiak eskaintzen ditu soluzio tradizionalekin alderatuta. Soluzio honi esker, bi siloak eskabideak prestatzeko etorkizuneko instalazioarekin integratzeko aukera daukagu» aipatu du Javier Arangurenek.

 

Newsletter

Harpidetu gure aktualitateko berripaperera

Harpidetu