Jarri gurekin harremanetan

Kasu arrakastatsuak

Itzuli kasu arrakastatsuetara

Sistema logistiko automatizatua Banque de France-n
Sistema logistiko automatizatua Banque de France-n
Sistema logistiko automatizatua Banque de France-n Automated Guided Vehicle Garraio automatikoa Order picking
"CEFINOFek segurtasuneko eta logistikako hoberena batzen ditu. Hau da lorpenik handiena, sistema sofistikatu bati esker berrikuntzak lortzea"

François Villerroy De Galhau Banque de Franceko gobernadorea

Soluzio logistikoak

BANQUE DE FRANCE

BANQUE DE FRANCE: Sistema logistiko automatizatua duen eurosistemako lehen bankua

ULMA Handling Systes berriro bereizi da proiektu logistiko berritzaile bat martxan jarrita, berriz ere merkatu teknologikoan lider izango da Euro gunean bakarra den erronka batekin.

Beharra

ULMA Handling Systemsek Eurosistemako banku sektorerako lehenengo azpiegitura automatikoa sortzeko eginkizuna onartu zuen, zehazki Baque de Francerentzat, eta emaitza Fidicuario Nord France (CEFINOF) Zentro berriaren eskeletoa da. ULMAk ezarritako eredu logistiko hau, Eurosisteman aurrekaririk ez duena, jada erabiltzen ari dira Hungaria, AEB edota Singapur bezalako herrialdeetan, Euro gunean berriz, Alemania bakarrik ari da antzeko proiektu bat lantzen.

Proiektua hastean, Banque de Franceren nahia ekoizpen maila handitzea zen, prozesuaren eta zerbitzuaren kalitatea hobetuz, ordura arte, planta txikiagoetan egiten zen lana. Erraz gainditu da helburua. ULMAk integratutako teknologiari esker, Banque de Francek billete eta txanponak jaso, biltegiratu eta irteera emateko beharrei erantzuten die eta Frantzia iparraldeko bankuei dirua prestatzeko eskaera zerbitzua ematen die.

Soluzioa

ULMA Handling Systemsek fondoak jasotzeko sistema (4 sarrerekin eta kaxa eta paleten kontrolarekin), 2 robot kartesiar dituen paletizazio sistema eta 3 robot automatizatu (AGVak) dituen garraiatzaile automatikoa jarri ditu.

Horrez gain, paleta eta kaxentzako pare bat biltegi automatizatu eraiki ditu, bakoitza 2 garabi pilatzailerekin. Hauetako lehenak 976 paleta edo 1.952 paleta erdi biltegiratzeko gaitasuna du, bigarrenak berriz, 350x450x200 neurriko 1.250 kaxa biltegiratu ditzake.

ULMA Handling Systemsek CEFINOFen instalatu duen prozesu nagusia, egunero, erabilitako billeteak, billete berriak eta txanpon poltsak jasotzea da; eta ondoren, sailkatu, prozesatu eta biltegiratzea, eskaera berri batean berriro bidali aurretik. Sistema honekin, 330 milio billete automatikoki aztertuko dira beraien instalazioetan, tratatu eta triajerako 3 makinei esker. Makina hauek erabakiko dute zein diren indarrean jarraitzeko adina kalitate duten billeteak eta zein suntsitu beharrekoak.

ULMA Handling Systems Frantziako zuzendariak, Julian Garmendiak, prozesua azaldu digu: “Billete eta txanpon berriak dituzten kaxak automatizatutako robotekin (AGV) zuzenean biltegiratzen diren bitartean, erabilitako billeteak segurtasun gune batera bidaltzen dira garraiatzaile sistemarekin, ondoren, aztertu eta triaje gunean sailkatzeko. Han, sistemak kaxak ireki eta billeteak egiaztatzen ditu banaka. Faltsuak edo puskatuta daudenak baztertu egiten dira, eta egoera onean daudenak, automatikoki paketatuko diren sorta berriak egiteko erabiltzen dira. Bankuek diru zenbateko berria eskatzen dutenean, sistemak beharrezko kaxa kopurua sailkatu eta bidaltzeko prestatzen du”.

Emaitza

ULMAk eskainitako irtenbidearekin 3 helburu betetzen dira: “Ekoizpena hobetzea espero dugu prozesua automatizatzeari esker, egiteko gogaikarriak ezabatzea tratamendu kateko hainbat etapatan eta zerbitzu eskaintza hobea ematea gure bezeroei” azpimarratu du François Villerroy De Galhauk, Banque de Franceko gobernadoreak.

Horrez gain, ULMAk zentro honetan ezarri duen automatizazioari esker, Banque de Francek langileen lan baldintzak eta kalitatea hobetu ditu.