Jarri gurekin harremanetan

Kasu arrakastatsuak

Itzuli kasu arrakastatsuetara

Cordillera - Sendagaiak prestatzeko eta emateko sistema automatizatua
Cordillera - Sendagaiak prestatzeko eta emateko sistema automatizatua
Cordillera - Sendagaiak prestatzeko eta emateko sistema automatizatua

Soluzio logistikoak

CRS Cordillera

Zerbitzuaren kalitatea bermatuta

Txileko CRS Cordillera Ospitaleak azken belaunaldiko sendagaiak prestatzeko eta emateko sistema automatizatua du.

Beharra

Pazienteari emandako zerbitzuaren kalitatea optimizatzea, zehaztasuna hobetzea eta sendagaiak trazabilitate zehatza bermatzea izan dira ULMAk garatutako proiektu honen helburuak CRS Cordillera Ospitalean.

Soluzioa

Proiektuan barne hartzen dira karrusel bertikal bat eta Pick to Light sistema intuitibo bat, sendagaien eskaeren biltegiratzea eta prestaketa ongi kudeatzeko.

Proiektuaren kudeaketa integrala ULMAren IK Health softwarearen bidez egiten da. Horrela, datuen kudeaketa osoa egiten da, prozesatzeko jarduera arrunt eta naturalak erabiliz.

IK Health plataforma anitzeko produktua da, eta edozein sistema eragiletik exekuta daiteke. Birjarpen automatikoak kudea ditzake, eskuzko irteerak, kokapenen kudeaketa, eskaeren prestaketa Pick to Light sistemaren bidez, erabiltzaileen kudeaketa, sarbide-kontrola eta abar.

Emaitza

Ulmaren soluzio logistikoarekin CRS Cordillera ospitaleak erabat aldatu du logistika ulertzeko modua. Horrela, eskuz egindako eta deszentralizatuta dagoen logistika batetik, erdiautomatikoa den eta zentralizatuta dagoen irtenbide logistiko batera pasa da, non zerbitzuaren kalitatea bermatuta baitago.