A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa


                                 Jarri gurekin harremanetan

Jarri gurekin harremanetan

EROSKI Madrid M50

ULMA Handling Systemsek bere diseinuarengatik aitzindaritzat hartzen den eskabidek prestatzeko sistema automatiko bat garatu du Guadalix de la Sierrako plataforman (Madrid), Eroski Frescos enpresarako. Instalazioa ULMA Handling Systems, Eroskie ta Euro Pool System enpresen arteko lankidetzari esker sortu da, eta berrikuntza teknologiko handitan eta iraunkortasunaren hobekuntzetan oinarrituta dago.

Beharra

Proiektuak hiru sistema nagusi automatizatzeko beharrari erantzuten dio: sailkatze automatikoko sistema bat (STV), eskabidek prestatzeko sistema automatizatua eta buffer-sistema automatikoa.

Proposatutako soluzioa

Sailkapen-sistema automatikoak (STV) bidalketa-bufferera edo eskabidek prestatzeko sistema automatizatura zuzentzen ditu paletak. Muturreko hotz-baldintzetan lan egiteko diseinatuta dago, -30º C arteko tenperaturan, eta malgutasun-maila handia ematen du, izan ere, ibilgailu kopurua erraz handi daiteke edonoiz. Halaber, orduko 800 palet mugitzeko ahalmena du sistemak.

Eskabidek prestatzeko sistema guztiz automatizatua den soluzioa da, eta intentsitate eta pisu handiko jarduerak egiteko aukera ematen du. Sistema produktua plastikozko kutxetan manipulatzeko diseinatuta dago, eta produktuen manipulazio harmonikoa bermatzen du. Halaber, ergonomikoak ez diren lanak kentzen dizkie langileei, eta instalazioaren garbiketa osoa errazten du, funtsezko alderdia dena elikagaien sektorean.

Buffer-sistema automatikoak zenbait transelebadore ditu eta automatikoki erregulatzen du eskabidek prestatzeko sistemara eta bidalketetara egindako palet-hornidura. Eremuaren aprobetxamenduaren ikuspegitk ekarritako abantailez gain, inbentarioaren kontrol egokia bermatzen du, eta ingurumen-ikuspegitik, instalazioak produktua modu egokian kontserbatzeko eta energia berritzeko aukera ematen du.

Emaitza

Sistema automatiko honi esker, Eroskik nabarmen hobetu du bere ergonomia-ratiotan, prozesu handiagoa eskatzen duten prozesuetan eskuzko manipulazioa kendu duelako.

Horrez gain, lorpen handiak lortu dira segurtasunarekin zerikusia duten gaietan, ekoizpenari egonkortasuna ematen dion sistema sendoa delako eta malgutasun handiagoa ematen diolako eskabidek prestatzeko sistemari. Azkenik, automatizazioaren ondoren lortutako beste abantailetako bat kostu operatiboetan lortutako hobekuntza da.

Garraio automatikoa
Biltegi automatikoa
Biltegiratze automatikoa Eroski Madrid - Iraunkortasunaren hobekuntzetan oinarrituta

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa
close overlay