A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa

@lang('general.contacto_text')

Jarri gurekin harremanetan

FUDIKE

FUDIKEk, industria-ekipamenduen fabrikatzaileentzako altzairuzko piezak galdatzen dituen enpresak, ULMA Handling Systemsen agertu zuen konfiantza, erraztasuna eta malgutasuna konbinatzen dituen soluzio logistiko bat eman ziezaion.

Gaur egun erraz jakin dezakegu zer tresna dauden Fudiken eta non dauden kokatuta. Oso azkar aurkitzen dira, kanpora bidaltzeko edota ekoizteko“.
Asier Zabarte Kudeatzailea

Beharra

Fudikek duen 3.400 metro koadroko fabrika berrirako azken aurrerapenak ezarri ditu barneko ekoizpen- eta logistika-ekipamenduetan. Azken alderdi honi dagokionez, Fudikek ULMA Handling Systemsek osorik hornitutako eta diseinatutako biltegi erdiautomatikoa aukeratu du. Hor, piezak fabrikatzeko erabilitako tresnak gordetzen dira.

Proposatutako soluzioa

Tresna horiek zurezkoak dira, luzera desberdinetakoak, eta 5 eta 600 kg arteko pisua dituzte, beraz, ekoizpen-eremutik biltegira joateko eta kontrako bidea egiteko, konplexutasun- eta lan-maila handitzen da.

ULMA Handling Systemsek FUDIKE enpresarako egindako proiektua honetan datza: galdatzeko ereduen biltegi bat egitea, apalategi mugikorrekin, eremua hobeto aprobetxatzeko, barra-kodeen bidez identifikatutako modelo, palet eta eremuekin. Hori guztia SGA baten bidez kudeatuta.

Konpainiako kudeatzailea den Asier Zabarterentzat, ereduen biltegi bat antolatzea tradizioz arazo bat da galdategietarako, ereduek behar duten lekuarengatik eta bolumenarengatik, ekoizpen- eta mantentze-fasean sortzen dituzten barne-mugimenduengatik eta modelistengana edo beste galdategi batzuetara jo behar dugunean sortzen diren kanpoko mugimenduengatik.

Zabalak argitu du modeloak ekoizpen-atalera; modelistengana, konponketak edo aldaketak egiteko; beste galdategi batzuetara, hartzaile berarentzako piezak egiteko erabil ditzaketenak, edo bezeroarengana joan daitezkeela, ia beti tresnen jabea baita.

Emaitza

Biltegi berria diseinatu eta abian jarri eta gero, nabarmen malgutu da bere kudeaketa, eredu bakoitzak, plangintza berriaren arabera, ez duelako leku jakinik instalazioan.

Fudikeko kudeatzailearen arabera, proiektuak eragin zuzena izan du enpresaren antolaketan eta barne logistikaren kudeaketan. “Gaur egun erraz jakin dezakegu zer tresna dauden Fudiken eta non dauden kokatuta. “Oso azkar aurkitzen dira, kanpora bidaltzeko edota ekoizteko“, adierazi du Zabartek.

Biltegiko logistika
Fudike- Biltegia

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa