Jarri gurekin harremanetan

Kasu arrakastatsuak

Itzuli kasu arrakastatsuetara

Mini Load
Mini Load
Mini Load Biltegiratze automatikoa Eskaerak prestatzeko sistema Robot transelebadorea
"Proiektu honetan bazkide teknologiko moduan ULMA aukeratu du bere maila teknologikorengatik eta batik bat egiaztatutako esperientziarengatik."

Alvar Pardos Abacus kooperatibako eragiketa-zuzendaria

Soluzio logistikoak

ABACUS

ULMAk abiadura eta fidagarritasuna ekartzen du Abacus kooperatiban

Kultura- eta hezkuntza-produktuen banaketan espezializatua dagoen kooperatibak bere zentro logistiko berriaren automatizazioa utzi zuen ULMA Handling Systemsen esku. Guztira, 37 establezimenduen beharrak asetzen ditu.

Beharra

Hastapenetatik Abacus kooperatibak bazkideei eraginkortasuna eta zerbitzu-bokazioa igortzearen aldeko apustua egin du, helburu argiarekin: Familia-ingururako eta gizarterako oro har kultura- eta hezkuntza-produktu eta zerbitzuen banaketan erreferentea izatea, eta bazkide-bezeroen gogobetetzea lortzea. Alvar Pardosek, Abacus kooperatibako eragiketa-zuzendariak, arrakastaren gakoa errentagarritasun ekonomikoa eta soziala konbinatzean oinarritzen dela dio.

Automatizazioa eta eraginkortasuna lortzeko helburuarekin, Abacus-ek ULMA Handling Systems aukeratu zuen bazkide teknologiko moduan, bere barne-logistikarako sistema automatiko osoa garatzeko.

Soluzioa

ULMAk ezarritako soluzioan prozesu logistiko guztien automatizazioa barne hartzen da: salgaiak hartzea, kalitate-kontrola, garraioa, biltegiratze automatikoa, eskabidek prestatzea (kutxak eta edukiontziak hornitzea barne), azken egiaztatze-jarduerak, ahokatzea eta etiketa jartzea eta paketeen azken sailkapen-sistema.

Elementu nagusi gisa, eskabidek prestatzeko sistema nabarmen daiteke. Sistema hori, 6 edukiontzi-transelebadoreren biltegi batez eta 2 garraio-zirkuituz osatuta dago, orduko 1.200 kutxa kudeatzea lortzeko. Eskabidek prestatzeko zirkuituan tamaina desberdinetako kartoizko kutxak eta plastikozko edukiontziak egon daitezke.

Halaber, nabarmendu behar dugu eskabidek prestatzeko sistema hiru eremu bereizitan banatuta dagoela, produktuen tipologiaren eta eskabide-lerroen tipologiaren arabera.

Azpiegitura horri esker, egunero 870 eskabide inguru presta daitezke Abacus-en banaketa-sare osorako. Horrela, egunero 22.400 eskabide-lerro baino gehiago egiten dira, 21.000 erreferentzia baino gehiagoz osatutako katalogo batean.

Proiektu honetan ULMA aukeratu zuen bazkide teknologiko moduan bere maila teknologikoarengatik, eta batik bat antzeko instalazioen diseinuan eta garapenean egiaztatuta duen esperientziarengatik, Abacus-ek eskatzen zituenen oso antzekoak ziren funtzionalitateak dituelako, Alvar Pardorsek adierazitakoaren arabera. Halaber, oso kontuan hartu zen ULMAk lantokitik hurbil zegoen laguntza teknikoko egitura bat eskaintzea.

Abacus enpresako eragiketa-zuzendariak azaldu du eskuzko lan batetik eredu automatiko batera igarotzeak antolaketa-esfortzu handia eskatu zuela. Kooperatibako zuzendaritzak lan-prozesu guztiak berriro finkatu eta eragiketa logistikoetarako esleitutako langile guztien prestakuntza aldatu behar izan zuen.

Emaitza

Pardosek dioenez, instalazio berriak produktibitatea handitzea eta Abacusen kate logistikoaren zerbitzuaren kalitatea hobetzea ekarri du. Bestalde, hutsegiteen intzidentzia mugara arte txikiagotu du, eta nabarmen handitu da eguneroko lerro/eskabide bolumena. Langile kopuru berak jarraitzen du.