A singular intralogistics engineering

Menua

Bilaketa


                                 Jarri gurekin harremanetan

Jarri gurekin harremanetan

ACRILEX

Acrilex Latinoamerikako eskulanetarako pinturen segmentuko fabrika handiena eta pintura artistikoen, eskolen eta jostailuen segmentuetako enpresarik handienetako bat da, eta haren banaketa zentroaren arlo automatizatua hedatzen ari da, ULMA Handling Systems-ek Brasilen fabrikatutako diseinu eta sistemekin. 2.500 m2 dituen banaketa zentroa São Bernardo do Campon dago, São Paulon, Brasilen.

Merkatuan 55 urtez lan egin duen enpresa honek paletak gordetzeko biltegi automatiko bat dauka 2009az geroztik, pilatze-garabi bat eta kaxen biltegi automatiko bat (Miniload) dituena. Bertan, 6.400 palet inguru eta artikulu zatikatuak gordetzeko 10.000 kaxatik gora biltegiratzen dira. ULMA Handling Systems izan zen lehen proiektu honen arduraduna. Aipatutako guztiaz gain, banaketa zentro honek eskariak prestatzeko sei gune eta gaiak bidaltzeko sailkagailu bat ditu, bederatzi salmenta-punturekin.

Produktibitatea gutxienez % 25 igoko da eskarien prestaketan, eta % 20 ibilbideen araberako bereizketan 

Samuel Souza Acrilexeko kudeatzaile industriala eta kudeaketa logistikoaren arduraduna

Beharra

Sistema hedatzeko erabakiak bat egin zuen Acrilexen negozioa indartzearekin: 3.500 produktutik gorako lerroa duen enpresa honek % 10eko hazkundea izan zuen hiru urtez eta, 2019an, datu hori % 20ra igo zen. Emaitza horren ondorioz, ezinbestekoa zen enpresaren ahalmena eta bizkortasuna areagotzea, Latinoamerika, Afrika eta Europako 45 herrialde baino gehiagotara bidali ohi dituzten eskariak betetzeko. 

Proposatutako soluzioa

Proiektu berrian, Acrilex soluzioa % 100 integratuta egongo da lehendik dagoenarekin, eta arrabol-garraiagailu automatikoak eta 90ºko transferentziak izango ditu, kaxak zein irteeratara joan behar diren erabakitzeko adimenarekin. Eskariak prestatzeko gune kopurua handituko da, baita gaiak bidaltzeko sailkagailuen salmenta-puntu kopurua ere. Horri esker, produktu-bolumen handiago batekin eta banaketa-ibilbide gehiagorekin lan egin ahal izango dugu.

«Produktibitatea gutxienez % 25 igoko da eskarien prestaketan, eta % 20 ibilbideen araberako bereizketan», nabarmendu du Samuel Souzak, Acrilexeko kudeatzaile industrialak eta kudeaketa logistikoaren arduradunak.

Acrilexeko kudeatzaile industrialaren arabera, proiektu berria zehaztean aintzat hartu zuen beste alderdi bat sistema Brasilen fabrikatzea izan zen, instalazioaren eta funtzionamenduaren denbora murrizteko. «Sistema 2020 urtearen erdialdean hasiko da guztiz funtzionatzen, eta zergak eta kostu orokorrak gutxitzea lortuko dugu», esan du.

Marcelo Bueno, ULMA Handling Systems-en Latinoamerikako zuzendari exekutiboak (CEO) baieztatu du Brasilgo lantalde teknikoa guztiz arduratzen dela proiektuaz eta kudeaketaz, eta sistemen produkzioa São Paulon kokatutako enpresaren fabrikan egingo dela. Espainiako egoitza biltegien kudeaketarako softwarean (WMS) eta beste sistema adimendun batzuetan doikuntzak egiteaz arduratuko da.

«Azken urteotan prestatzen aritu gara Brasilgo filialak sistemak ekoizteko independentzia lor dezan, eta Acrilex proiektua mugarri berri bat da ULMA Handling Systems-en toki-mailako jardueretarako», nabarmendu du Buenok. «Proiektuak azkarrago entregatuko ditugu, lehiakorragoak izango gara kostuekin, eta bezeroarekiko gertutasun- eta lankidetza-maila altuagoa izatea lortuko dugu, eta hori da, azken finean, gure helburu nagusia 4.0 logistikaren eta berrikuntzaren arlo honetan».

Emaitza

«Sistema automatizatua hedatuz, gure jarduera areagotuko dugu, hirugarren txanda bat izateko. 90 pertsona izango ditugu lanean, eta egunean 400 eskari betetzeko ahalmena izatea espero dugu», adierazten du Samuel Souza-k.

Aipatzen du orain arteko sistema automatizatuarekin enpresak lehiarako abantaila nabarmena lortu duela azken urteotan. Sistema automatizatua São Paulon eta beste leku batzuetan hasi zen ezartzen, 24 orduko eskariekin, eskuzko prozesuarekin behar izaten zen denbora murrizteko. Hala eta guztiz ere, negozioa hazi ahala, zerbitzu hori gorabehera negatiboak izaten hasi zen, eta hedapen bat egitea erabaki zen.

 

 

 

Hitz egin gurekin

Zure produktibitatea hobetzeaz gain, zure logistikan eraginkorragoa izan nahi duzu?

Eskatu informazioa