Jarri gurekin harremanetan

Eskabideak prestatzeko soluzioak

Itzuli irtenbide logistikoetara

Eskabideak prestatzeko sistema
Eskabideak prestatzeko sistema
Eskabideak prestatzeko sistema Eskabideak prestatzeko sistema automatikoak FSS, eraginkortasun logistikoa eskaeren prestaketan Robot IK PAL

Eraginkortasuna eta produktibitatea picking edo eskabideak prestatzeko sisteman

Azkartasuna, eraginkortasuna, malgutasuna...arrakasta bermatzea

Eskabideak prestatzea alderdi erabakigarria da enpresa baten lehiakortasunerako, beraz, zerbitzu baten zehaztasuna eta azkartasuna bermatu behar du beti, bezeroaren eskaerei erantzuteko, edozein dela prestatuko den eskabidearen tamaina eta pisua.

Horrenbestez, berrikuntza funtsezkoa da sistema malgu eta eraginkorrak garatzeko. Horrez gain, prozesu osoaren kontrola eta informazioa on line tratatzea bermatzen du.

ULMAn eskabideak prestatzeko automatizazio-eredu propioa dugu, banaketa eta ekoizpen automatizatuko (DA/FA) soluzioetarako, enpresa txiki, ertain eta handientzat diseinatuta.

Baliorik ekartzen ez duten lanak txikiagotzeko eta sistemaren eraginkortasuna hobetzeko gero eta gehiago ezartzen diren teknologiei dagokienez, hauen sistemak nabarmendu litezke: eskabide automatikoen prestaketa (robotak), pick to light sistemak edo bufferizazio eta sekuentziazio automatikoko sistemak (SQS, FSS...).

 

  • Eskabideak prestatzeko sistemei buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, jar zaitez gurekin kontaktuan.

Kasu arrakastatsuak

Brandili

BRANDILI

Automatizazio logistikoko sistema aitzindaria ehungintza sektorean

ULMAk eskabideak automatikoki gordetzeko eta prestatzeko sistema berritzaile bat garatu du Brandili ehungintza-enpresarako. Horri esker, erreferente argia bihurtu da konpainia, ehungintzaren arloan bere eraginkortasun logistikoarengatik.

Informazio gehiago

Automatizazio logistikoa

AC MARCA

Automatizatzea lehiakortasuna handitzeko

Kontsumo handiko produktuak fabrikatzen dituen AC Marca taldeak (Norit edo Gior marka ezagunak egiten ditu) ULMA Handling Systemsen esku utzi zuen bere ekoizpen-fabrika berriaren automatizazio logistikoko proiektua. Lehiakortasuna hobetzeko aukera bikaina izan da haren irtenbidea.

Informazio gehiago

Transelebadoreak

DBG Logística

Automatizazioa negozio-ereduan barne hartzen denean

Operadore logistikoak bere jardueren abiapuntutik bertatik hartu du automatizazioa, eta ULMA Handling Systemsen eskutik egin du. ULMAren eginkizuna erabakigarria izan da negozio-aholkularitzaren eta sistemen ingeniaritzaren arloan.

Informazio gehiago

Hospital de la Florida

HOSPITAL DE LA FLORIDA

Txilek hornidura-katea osorik automatizatzen duen lehen ospitalea du

Floridako ospitaleak (Txileko Santiago) eskabideak automatikoki biltegiratzeko eta prestatzeko sistema osoa du ULMAri esker, eta sistema hori, aitzindaria da Txilen.

Informazio gehiago

Orkli - E-Kanban

ORKLI

E-KANBAN: BETI ON LINE, BETI DENBORA ERREALEAN

ORKLI eta ULMAK produkzioa eta logistika denbora errealean egiteko soluzio aurrerakoia diseinatu dute

Informazio gehiago

Transelebadorea

TINTAS CIN

Automatizazio logistikoa penintsulako lehen pintura-ekoizlean

Tintas CIN bere banaketa-zentroaren automatizazioa utzi du ULMA Handling Systemsen esku, bere sare logistiko osoa biltzeko eta produktibitate-indizeak hobetzeko.

Informazio gehiago

Pick to Light

DOCTOR ESTEVE

Produktu farmazeutikoen barne logistika berrantolatzea

Konpainia farmazeutikoak bere eredu logistikoaren aldaketa sakona egin du eskariaren eskaera berriei aurre egiteko.

Informazio gehiago

Davasa - Biltegia kudeatzeko sistemak- SGA

DAVASA

Davasa taldeak ULMAren SGA aukeratu du bere zentro logistikoetarako

DAVASA taldeak automobilgintzako, industriako eta etxeko produktuak banatzen ditu, eta 30 ordezkaritza baino gehiago Espainia eta Portugalen artean. Horri esker, kapilaritate handia eskain dezake merkatuan.

Informazio gehiago